GUREAN GAUR

Edorta Lamo: "Arrea! ohitura zaharren eta kulturaren eszenifikazio gastronomikoa da"

Arrea Jatetxea Arabako Mendialdean, Kanpezun, kokatuta dagoen goi sukaldaritzako jatetxea da. Edorta Lamo da bertako sukaldaria, Kanpezuarra jaiotzez, eta eskualdeko historia eta ekoizleak sakon aztertu ditu jatetxeak Arabako Mendialdeak duen esentzia eskain dezan.

Jatetxearen bereizgarri nagusia bertako produktu freskoen erabilera da. Arabako Mendialdeko identitatea, kultura eta ohituretan oinarritutako gastronomia eskaintzen du, mendia, ibaia eta lurra goraipatuz.

Arreak hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu ibilbide motz honetan, horien artean Michelin izarra, Michelin izar berdea eta Respsol Gidak emandako bi Eguzki. Hala ere, Edortak bihotzez eta ilusio handiz jasotako sariak herriak berak emandakoak izan dira.