GUREAN GAUR

Gasteizko Korda espazioa hustu du Ertzaintzak eta kide bat larri zauritu du

Audio_placeholder

Gasteizko Korda espazioa hustu du Ertzaintzak eta kide bat larri zauritu du

Loading player...

Gasteizko Korda espazioa hustu du Ertzaintzak, udalak agindu ostean. Goizeko 11.00ak aldera burutu dute desalojoa eta Auzoan Biziko kideek adierazi dutenez, kide bat larri zauritu dute eta atxilotu. “Erresistentzia” akusazioa leporatzen diote.

Gaueko 00.00ak aldera Ertzaintzak Pintoreria kalea moztu du eta bertan, gaua pasa dute dozenaka lagunek, barruan, Korda espazioan, zeudenei babesa emateko. Kideek jakinarazi dutenez, erresistentzia egin dute lokalera sartu direnean eta euren gorputzen gainera margoa bota dute. Salatu dute, Ertzaintzak erabilitako bortizkeria, izan ere, lokalaren barruan zeuden 11 lagunak identifikatu dituzte eta gogor jipoitu. Atxilo hartutako kidea furgoi polizialean eraman dute ospitalera.

Korda espazioa duela 3 urte okupatu zuten Auzoak Bizi, Herrizoma eta Zaharraz Harro elkarteek. Bertan, etxebizitza, elikadura eta jai herrikoiak antolatu dituzte auzolagunek. Lokalak, urteak eman ditu hutsik Korda Espazioa zabaldu zuten arte.