Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramailea izan da Hamaika Telebistako Aktualitate solasaldian, datorren ekainaren 7an Bilbon antolatu duten mobilizazio nazionalaren nondik norakoen inguruan hitz egiteko.
Egun osoko egitaraua antolatu du Gure Eskuk larunbaterako, nahiz eta "deialdi nagusia" 17:30ean izan La Casillan, bertatik irtengo baita manifestazioa. Etxaburuk "ekainaren 7a zazpi lurraldeetako euskal herritarron herri agerraldia izan behar dela" azpimarratu du. "Bilbo topaleku" bilakaturik, "nahi duguna da nazio bat garela adierazi, erabakitzeko eskubidea badugula, nahiko helduak bagaudela gizarte gisa eta aurrera jarraitzeko burujabetza espazio berriak irabazi behar ditugula".