GUREAN GAUR

Bizenta Mogelen “Ipuin Onak” liburuaren irakurraldi jarraitua egin dute Bilbon

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Etenik Gabearen XVIII. edizioa ospatu da ekainaren 5ean, Bilboko Arriaga antzokian. Aurtengo irakurgaia Bizenta Mogelen `Ipuin Onak´ izan da, eta 400 lagunek segidan irakurri dute goizeko zortzietatik arratsaldeko hirurak arte.