GUREAN GAUR

30.000 lagun eta hamaika aldarri "akelarre antifaxistan"

Euriak ere ez ditu zaleak gelditu. Iazko abenduan abiatu zuen nazioarteko bira, eta Donostiako Anoetako estadioan izan du egun handietako bat. Hiru orduko kontzertu erraldoia eskaini du Fermin Muguruzak agertu gaineko 40 urteak ospatzeko.

Aldarrikapen berezienetako bat palestinaren aldekoa izan da, aldarriak harmailak koloreztatu ditu, bandera gorri, beltz, zuri eta berdez betez.

Lau kontzertu gehiago eskainiko ditu: ekainaren 28an Euskal Herria Zuzenean jaialdian, Arberatzen; uztailaren 6an, Arrasaten; abuztuaren 7an, Gasteizko jaietan, txosnetan; eta abuztuaren 14an, Irungo Mosku auzoko jaietan.