Donostian kalera atera dira berriro mahai gainean jartzeko turistifikazioak gehiengoari kalte egiten diola eta gutxiengo boteretsu bati soilik egiten diola mesede. Beste hiri eredu bat eskatu dute, bizilagunen beharrak erdigunean jartzen dituena, eta ez industria baten beharrak. Gaineratu dute kalteak gero eta agerikoak direla, kaleak elitizatzen ari direla eta espekulatzen eta merkantilizatzen ari direla espazio publikoarekin, etxebizitzarekin, kulturarekin eta aisiarekin. Hiri bizigarri bat eraikitzeko, herritarren beharrei egokituta, desazkunde turistikorantz planifikatutako trantsizioa eta ekonomia birplanteatzea aldarrikatu dute.