Laura Aznal Nafarroako parlamentuko EH Bilduko bozeramailea izan da Aktualitate Solasaldian. Pasa den ostiralean, hilak 13, Iruñean eginiko elkarrizketan, tortura, euskara, etxebizitza edota industriaren inguruan mintzatu da Aznal, besteak beste.
Motibazio politikoko biktimen aitortzan Nafarroan egiten ari diren ibilbideari dagokionez, kontestu horretan torturatuak izaniko herritarrei biktima izendapen hori ematea positibotzat jo du EH Bilduko Parlamentuko bozeramaileak. "Agerian geratu da azkenaldian tortura sistematikoa izan dela Nafarroan", adierazi du Aznalek. Gainera, "balioan" jarri nahi izan du "egindako bidea", nahiz eta "oraindik asko falta dela" azpimarratu duen "benetako bizikidetza lortzeko".