GUREAN GAUR

Fermin Leizaola Calvo etnografo eta espeleologo donostiarra zendu da, 81 urterekin

Espeleologiako ikerlanetatik abiatuta herri kulturaren ondarea babesteraino egin zuen lan: artzaintza, tresneria, memoria kolektiboa eta ondarea babesten eta zabaltzen jardun du sei hamarkadaz geroztik, batez ere Euskal Herrian eta haren inguru mugakideetan, baina baita Europako beste lurralde batzuetan ere.