Astelehen honetan Filosofiako ariketa eginda abiatu dute baxoko azterketa Seaskako ikasleek. Aurten ere frantsesez egin behar izan dute Filosofiako azterketa ikasleek, eta gainerako azterketak ere hala egin beharko dituzte. Horregatik, ikasleek protesta egin dute azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko.