GUREAN GAUR

Gutxieneko soldata propio baten aldeko mozioa aurkeztu dute Hego Euskal Herriko sindikatuek

Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata propio baten aldeko mozioa aurkeztu dute 56 enpresetako langileen ordezkariek. ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek abiatu dute ekimena, Hego Euskal Herriko langile guztientzat soldata duin eta erreal bat ezartzeko asmoz.

Nabarmendu dutenez, gure bizitza sostengatzen duten sektoreetako langileak nagusiki emakumeak dira, langileria migratu eta arrazializatuen presentzia altua dago, eta aniztasun funtzionala duten edota gazteak diren langileak asko dira.