GUREAN GAUR

Urtzi Urkizu, kazetaria: "Hizkuntza komunitate baten giltza da"

Urtzi Urkizu Berriako kazetariari Midas Saria eman diote. Hizkuntza gutxituen hedabideak batzen dituen erakundea da Midas. Hamahiru hizkuntzatan argitaratzen diren 28 hedabidek osatzen dute. Azken urteetan Edita Slezakova izan da erakundeko presidente buru. Ekainaren 13an baina, Martxelo Otamendi kazetariari pasa zion lekukoa. Hizkuntza gutxituen eta kazetaritzaren errealitateaz solastu dugu Urtzi Urkizurekin, saria jaso berritan.