GUREAN GAUR

Tortura kasu guztiak aintzat hartzeko eskatu dute Gogora-ren ekitaldian

Torturaren Biktimei Babesa Emateko Nazioarteko Egunean, ekitaldia antolatu du Gogora institutuak, Bilbon duen egoitzan. Ekitaldian parte hartu dute Paco Etxeberria lege eta auzitegi medikuntzako mediku espezialistak, Olatz Barrenetxea psikologoak eta Ixone Fernandez torturaren biktima.

Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak torturaren errealitatea aitortzeaz gain, "gaitzespen irmoa" adierazi du, eta "gertutasuna" azaldu torturaren biktimei. Nabarmendu du "kasu guzti-guztiak salatu" behar direla. Horrela, biktima guztiek "egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea izan dezaten eta euskal gizarte osoak ez errepikatzeko bermea izan dezan" lan egiteko konpromisoa hartu du.