GUREAN GAUR

Mireia Saiz, OPA Herri Plataformak: “Osasun Ituna porrot handia izan da”

Mireia Saiz OPA Herri Plataformen bozeramailea izan da Aktualitate Solasaldian, Osakidetzaren egoerari buruz hizketan. Zerbitzuaren gabeziei, profesionalen lan-baldintzei, mobilizazioei eta Osasun Itunari buruz mintzatu da, besteak beste.

Azken honi dagokionez, Saizek "porrot handia" izan dela adierazi du eta ez dituela bere helburuak lortu. Prozesua ez "parte-hartzailea" ezta ere "gardena" ez dela izan gaitzetsi du eta Osasun Itunaren eztabaidan eragile sozial batzuk, OPA Herri Plataformak kasu, kanpoan gelditu direla salatu du, "osasungitnza publikoaren defentsa sutsua" egiten dutenak.