HAMAIKA

Oporrak Bakean ekimenean aurreikusita zeuden hegaldiak birprogramatu dituzte

Oporrak Bakean ekimenean aurreikusita zeuden hegaldiak birprogramatu dituela iragarri du Fronte Polisarioaren Ordezkaritzak, horiek ostegunean bertan behera utzi ostean. Azaldu dutenez, horren arrazoia administrazioa arazoak izan dira. Hasiera batean pasa den astelehenean heldu behar ziren Euskal Herrira.


Oporrak Bakean ekimenaren parte de Itziar Goienetxeak azaldu du, adingabeak astebete egon direla 50 gradutan eta harea besterik ez dagoen kanpamendu batzuetan. Baina, zorionez, jakinarazi du dagoeneko bisak onartu dituztela eta lanean ari direla hegaldiak ahalik eta lasterren Euskal Herrira ateratzeko.


Ekimen honen helburua Aljeriako Tinduf probintzian dauden errefuxiatu saharraren kanpalekuetatik datozen adingabeak aldi baterako hartzea da. Aurtengo udan, 3.000 adin txikiko hartuko dute parte Espainiako Estatuan.


Azken 15 urteetako datuei erreparatuz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 4.597 adin txikiko izan dira Oporrak Bakean programan parte hartu dutenak. Aurreko udan, 188 haurrek izan zuten Euskal Autonomia Erkidegora etortzeko aukera bertan dauden harrera familiei esker; 2023an berriz 183.