GUREAN GAUR

Giza eskubideen aldeko txupinazoa jaurti du Yala Nafarroak aurtengo Sanferminetan

Hasi da jaia Iruñean, hasi dira sanferminak, uztailaren 6tik 14ko gauerdiko 'Gaixoa ni'-rekin 204 orduz etenik izango ez duen jaia.  Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak bota du txupinazoa, herritarrek hala erabakita. Lidón Soriano, Dyna Kharrat eta Eduardo Iberok Yala Nafarroaren izenean, Iruñea eta Palestina senidetu dituen txupinazoa egin dute Udaletxe plazan.

Palestina ez da udaletxeko balkoian bakarrik presente egon, baita behean ere, plaza betetzen zuen marea zuri eta gorriaren artean. Palestinako hainbat banderek atzerako kontaketan lagundu dute, eta palestinarren mina gogoratu dute.