GUREAN GAUR

Pertsona bat atxilotu du Espainiako Poliziak sanferminetako txupinazoaren aurretik

Espainiako Poliziak, Iruñeko Udaltzaingoaren laguntzarekin, kargatu zuen Santo Domingoko aldapan, txupinazoa jaurti baino lehen, gazte talde bat Udaletxe Plazara indarrez sartzen saiatzen ari zela argudiatuta. 25 urteko gazte bat atxilotu zuten, desordena publikoak eta agenteen aurkako atentatua egotzita. Poliziaren arabera, txupinazora eraman ez zitezkeen objektuak zituzten gainean, adibidez, arrautzak. Gedar.eus-ek esan du aldarri politikoak sartzen saiatu zirela.