SANFERMINAK 2025

Ehundaka lagunek German Rodriguez omendu dute uztailaren 8an bere hilarrian

1978ko uztailaren 8an German Rodriguez hil eta hainbat lagun zauritu zuen poliziak. Geroztik, 'Sanfermines 78, Gogoan' elkarteak eta Iruñeko Peñen Federazioak omenaldia egiten dute. Gaurkoan, Rozalen, Erramun Martikorena eta Fermin Balentzia izan dira omenaldiaren parte. 47 urte bete dira jada eta “egia, justizia eta erreparazioa” aldarrikatzen jarraitzen dute herritarrek.