Gasteizko ELA sindikatuko lorezainek baiezkoa eman diote Eusko Jaurlaritzak grebarekin amaitzeko egindako proposamenari. ELA Sindikatuak gehiengoa du batzordean, zehazki hiru ordezkari bostetik, baina grebarekin amaitzeko oraindik ESKk eta LABek hartutako erabakiak kontuan hartu beharko dira. Astelehenean bildu ziren langileen ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Lan Sailarekin eta Enviser enpresaren oniritziarekin egindako proposamena aurkeztu zuten.
ELA Sindikatuak langileekin batzarra egin eta akordioa azaldu ostean, bozketa sekretua abiatu zuten. Emaitza, boto bateko aldearekin, proposamena onartzearen aldekoa izan zen. Emaitza hain parekoa izanik, ELAk egin beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren hausnartzen dabilela adierazi du. Aurkeztutako proposamenak iazko KPIa ren %2,2ko igoera ematea aurten eta %2koa 2026an eta 2027an aurreikusten du. Bestalde, 2028an oinarrizko soldata urtean 2.250 euro igotzea. Urteko ordu kopuruari eta erretiro partzialei buruzko hobekuntzak ere barne hartu ditu proposamenak. Gasteizko lorezainak greba mugagabean daude martxoaren 26tik, ehun egun hauetan zehar lan baldintzak hobeak eta hitzarmen propioa aldarrikatu dituzte.