Iruñeko alkate Joseba Asironi egindako eraso-saiakera bat ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa. Uztailaren 7an, Segizioaren eta udalbatzaren itzuleran gertatu zen, San Ferminen omenezko prozesioaren eta mezaren ostean. Eraso-saiakera San Zernin elizaren parean izan zen, prozesioaren noranzkoan. Horrez gain, Iruñeko Udalak zabaldutako oharrean azaldu dute alkateari irain larriak egin zizkiotela.
Horregatik, gertatukoa ikertzen ari da Udaltzaingoa, eta erasotzailea eta inguruan zituenak identifikatzen ari da. Izan ere, horiek ere irain larriak egin zizkioten alkateari eta dagozkien zehapenak ezarriko zaizkie.