Ane Salvador Errasti AZET Etxebizitza Sindikatuko kidea izan da Aktualitate Solasaldian, bizitoki duin baterako sarbidearen krisiari, etxegabetzeei eta egoeraren arduradunei buruz hizketan, besteak beste.
Etxegabetzeei dagokienez, Bilboko etxebizitza sindikatuko kideak Jaurlaritzako Etxebizitza sailburu Denis Itxasok Hamaikan esandako hitzak "gezurra" direla adierazi du. Izan ere, Itsasok "iñori ez zaiola etxegabetzen" baieztatu zuen, "ez bada demostratu egiten delako pertsona horiek badutela gaitasun ekonomikoa etxebizitza horien alokairua ordaintzeko". Salvador Errastik, ordea, "etxegabetzeak eman, ematen direla, gero eta gehiago direla eta, gainera, askotan, etxegabetze horiek aurrera eramaten dituztenak erakunde publikoak direla" azpimarratu du. Etxegabetzen dituzten familiak "ez dutelako nahi ordaindu" kaleratzen dituztela adieraztea "gezurra" izateaz gain "nahiko iraingarria" dela ere gaitzetsi du AZETeko kideak.