Hamar urteren ostean, 'Jaialdi' euskal kultura festa ospatuko dute Boisen (AEB). Euskal diasporaren festa garrantzitsuenetariko bat da honakoa: mundu osoko 50.000 eta 75.000 euskal herritar inguru biltzen ditu. Uztailaren 29tik abuztuaren 3ra bitarte ospatuko da aurten.