GUREAN GAUR

Lau milioi euro bideratuko dituzte Araban herrietan alokairurako etxean eratzera

Araban bizi bedi programak ia lau milioi euro bideratuko ditu herrietan alokairuko etxebizitzak sortzeko. EH Bildu Arabak proposatu du, helburu argi batekin, tokiko erakundeei etxebizitza soziala sortzeko aukera ematea. Programa, dagoeneko, Arabako Foru Aldundiaren aurrekontu itunean jasota dago.
June Múgica, EH Bildu Arabako prokuradoreak adierazi du 20.000 biztanletik beherako udalerrietan kokatutako Arabako toki erakundeek jaso ahalko dituztela diru-laguntzak. Era berean, gaineratu du udalerri bakoitzaren alokairuaren prezioaren bataz besteko igoera eta eraiki beharreko etxebizitza kopurua hartuko direla kontuan. Ildo horretan, jakinarazi du, Idealistak egindako ikerketa baten arabera, Espainiar estatu osotik Araban lehiatzen dira familia gehien merkatura ateratzen den alokairuko etxebizitza bakoitzeko.
Beraz, alderdiaren arabera etxebizitza eskubidea bermatzeko eta dagoen eskariari erantzuteko neurriak hartzea ezinbestekoa da eta programa honek interes soziala errentagarritasunaren aurretik jartzen duela jakinarazi dute.