Uztail honetan EuskarAbenturaren zazpigarren edizioa ari dira egiten. Euskara oinarri izango dituen harreman berriak eraikitzen lagundu nahi du, besteak beste. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 126 gazte parte-hartzaile daude aurtengo espedizioan. Donostiara heldu berritan, koordinatzaileekin eta partaideekin egoteko aukera izan dugu.