GUREAN GAUR

Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimena ukatu dio Piaspeko parke eolikoari

Eusko Jaurlaritzako Industria, Transizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak atzera bota du Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean egitekoa zuen parke eolikoaren proiektua. Mendi inguru horretan eraikitzekoak zituzten errotek eta energia azpiegiturek ingurumenari kalte egingo lioketela ebatzi du txostenak.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak ondorioztatu du aerosorgailuak jarri nahi dituzten eremuek "ingurumen sentiberatasuna" dute, hegaztien ugalketarako funtsezko gunea baita, eta ustiapen eolikorako gaitasun gutxi du.
Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo Udalek ontzat jo dute erabakia, izan ere, hasieratik azpiegituraren kontra agertu dira, eta hirurek aurkeztu zituzten proiektuaren kontrako alegazioak.

Statkraftek, bere aldetik, Piaspeko proiektua “energiaren sozializazioa” bultzatzeko sortu zela nabarmendu du, eta erabakia errespetatuz etorkizunean trantsizio energetikoan lanean jarraitzea espero duela adierazi du.