Bilboko Aste Nagusia ate joka daukagula, abuztuaren 22an, Sarek eta Bilboko konpartsek Bizkaiko Etxera Egunean parte hartzera deitu dituzte bilbotarrak, beste herrietatik etorriko diren norbanakoekin batera preso, iheslari eta deportatuen aldeko aldarria lau haizeetara zabaltzeko.
Lehenengo hitzordua 13:00etan izango da Plaza Eliptikoan hasi eta udaletxean amaituko den manifestazioarekin, eta ondoren, 15:00etan, Herri Bazkari bat egingo da txosnagunean. Azkenik 17:30ean, ekitaldia izango da eta ostean kontzertua egongo da Loita Amada talde galegoaren eskutik.