Marea Horia ekimena antolatu du berriz ere Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak larunbat honetan, hilak 16, ‘Guztiontzako giza eskubideak nonahi’ lelopean. “Giza eskubideen urraketa sistematikoa” salatzea, Gazako genozidioa nabarmenduz, eta goraka doazen immigrazioaren aurkako politiketan eskuin muturrak duen garrantzia azpimarratzea dira manifestazioaren helburu nagusiak.
