‘Pisos.com’ higiezinen atariaren arabera, Bilbo, Donostia eta Gasteizko hiritarrek soldata gordinaren %50 baino gehiago bideratu behar dute ohiko alokairura. Donostiarrak dira lan-ordainaren portzentaje handiena bideratu behar dutenak, %77,41. Bilbotarrek berriz, euren soldataren %63,68 igortzen dute etxebizitzaren alokairura, eta Gasteiztarrek %50,64. Hiru hiriak estatuko 10 probintzia-hiriburu garestienen artean daude. Iruñearen kasuan alokairuak %40 suposatzen du.
