GUREAN GAUR

Aita Mari ontziak 13 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan

Aita Mari ontziak 13 pertsona erreskatatu ditu astearte honetan Mediterraneo itsasoaren erdialdean, Italiako bilaketa eta erreskate gunean egindako operazio batean, hain zuzen. Ontziaren tripulatzaileen artean, bost adin txikiko zihoazen, hauetako bi inoren kargura ez zeudelarik. Tunisiatik eta Marokotik Europara iritsi nahian duela hainbat egun noraezean aurkitu zuten ontzia.

Aita Mari ontziko tripulazioaren arabera, erreskatatutako pertsonek deshidratazio, neke eta zorabioen sintomak zituzten. Aita Mari ontziak Barinen porturatzeko baimena jaso du, eta asteburu honetan egitea aurreikusi dute.

Abuztuaren 15ean, Aita Mari ontziak Mallorcatik gertu zeuden bi ontziri laguntza eman zien, guztira 40 pertsona zeramatzatenak. Tripulazioak berehalako laguntza eman zien ura, janaria eta salbamendu-jakak eskainiz, Salvamar Mimosa eta Guardia Zibila iritsi ziren arte.