Txiki eta Otaegiren omenezko murala astearte gauetik asteazken goizaldera erasotua izan dela salatu du Ernai Durangok. Muralak bi militante ohien aurpegiak zituen eta ‘Zuen borrokak darrai. Ekin eta bultza askatasunera’ jartzen zuen. Beltzez margotua eta ‘Etarras’ idatzita agertu da. Ostegun honetan arratsaldeko 18:30etan murala berregiteko deialdia egin du antolakundeak.
