GUREAN GAUR

Donostiako Zinemaldian 38 euskal ekoizpen izango dira

Donostiako Zinemaldiko Euskal Zineman 38 lan izango dira. Ekoizpen horietan musikarien eta zinemagileen erretratuak ikus daitezke; torturaren, terrorismoaren edo erregimen naziaren salaketak; immigrazioari, bertsolaritzari, arteari, aitatasunari edo 70eko hamarkadako esperientzia komunalei buruzko gogoetak. Bestalde, aurten Zinemira saria Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemagileei emango diote, egindako ibilbidea aitortuz.