GUREAN GAUR

EH Bilduk eta Podemosek Israel Premiere Tech Espainiako Itzulitik erretiratzeko eskatu dute

Espainiako Itzulia Euskal Herrian dela aitzakiatzat hartuta, Gure Eskuk euskal ikurrak ateratzeko deia egin du, munduari bere etorkizuna erabaki nahi duen herria dela adierazteko. Bestalde, EH Bilduk eta Euskadiko Podemosek Israel Premiere Tech txirrindulari taldea Espainiako Itzulitik erretiratzeko eskatu dute. Bi alderdien ustez, funtsezkoa da eremu guztietatik presioa egitea, kasu honetan kirol arlotik, Israelek nazioarteko salaketa sentitu dezan. Gernika-Palestinak ere bat egin du salaketarekin.