87 urterekin hil da Mirentxu Loiarte Esparza, 1938an Iruñean jaioa eta lehen euskal zinemagilea izan zena. Bere izena 1978an Donostiako Zinemaldian estreinatutako ‘Irrintzi film‘ laburrari lotuta geratu zen. Antzezlanak Trantsizioan Euskal Herrian izandako errepresioa salatzen zuen eta zentsura-saiakerak gorabehera, nazioarteko onarpena lortu zuen Londresen.