Palestinaren aldeko elkartasuna argi geratu da asteazken honetan Bilbon. Espainiako Vueltaren hamaikagarren etapak BIzkaiko hiriburuan zuen amaiera. Alabaina, ibilbidean zehar izandako protesten eta helmugan bildutako milaka manifestarien ondorioz, Espainiako Vueltak hiru kilometro lehenago bukatzea eta garailerik gabe uztea erabaki du. Azaldu dutenez, erabakia segurtasun arrazoiengatik hartu dute.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak adierazi duenez, protestek argi utzi dute Israelgo taldea Espainiako Vueltatik kanpo egon behar duela, euren iritziz, estatu sionaistak bere irudia nazioartean garbitzeko darabil eta kirola. Bestalde, poliziaren errepresioa salatu du plataformak. Gauzak horrela, kontzentrazioa deitu du Palestinarekin Elkartasunak ostegun honetan Bilboko Arriaga Plazan, protesten harira atxilotuei eta zaurituei elkartasuna adierazteko.