GUREAN GAUR

Iñaki Urrestarazu: "Israelgo ekonomia sostengatzen baduzu kolaboratzen ari zara sionismoarekin"

Iñaki Urrestarazu Palestinarekin Elkartasuna plataformako kidea izan da Aktualitate Solasaldian, Gazako genozidioari, Isralek Mendebaldeko herrialdeetan duen onespenari Palestinaren aldeko protestei edota gobernu sionistari egin ahal zaion boikotaz hizketan, besteak beste.

Protestei dagokienez, Espainiako Vueltaren harira Bilbon izandakoetan “ez zela ezer gertatu” adierazi du. Jazo zena “jendea oso haserre zegoela, garrasi egin zuela eta zarata atera zuela” izan omen zen soilik. Bestalde, “faltsukeriatzat” jo du EAJ eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera, genozidioa aipatu eta gero CAFek Jerusalemen eraikiko duen tranbiarekiko dutena. “Uste dut gobernuko dirua hor badagoela sartuta, CAFen, eta horrekin ez dira sartzen” baieztatu du Urrestarazuk.