GUREAN GAUR

Izarkomek eta Hamaikak telekomunikazio burujabetzari buruzko solasaldiak abiaraziko dituzte

Izarkom eskolak eta Hamaikak telekomunikazio burujabetzari buruzko podcast solasaldi berriak antolatu dituzte. Hauetan hainbat adituk eta eragilek hartuko dute parte, formakuntzarako eta esku hartze sozialerako baliabideak eskainiz. Solasaldiak publikoarentzako irekiak izango dira, eta hilabete bakoitzeko azken asteazkenean (abendukoa izan ezik) egingo dira Bilboko Izarkomen egoitzan.

Besteak beste, landuko diren gaiak honakoak izango dira: adimen artifizialaren argi ilunak, fake news-ak, nortasun digitala eta zibersegurtasuna, pantailen inpaktua haur eta gazteengan eta kriptomoda eta diru digitala.