GUREAN GAUR

Zarauzko Udalak uko egin dio Txiki eta Otaegiri buruzko erakusketarako udal espazioak uzteari

Zarauzko Udalak atzera bota du Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek 1975ean fusilatutako Jon Paredes 'Txiki' eta Anjel Otaegiri buruzko erakusketa ibiltariari udal lokalak uzteko egindako eskaera.

Erakusketa astelehen honetan inauguratu da Azpeitian, Otaegiren jaioterrian, eta antolatzaileek Zarautzera ekarri nahi zuten, Txikiren jatorrizko herrira, "beren oroimena komunitatearengana hurbiltzeko".