Euskalgintzaren Kontseiluak asteazken honetan Donostian egin duen elkarretaratzean salatu du botere judiziala euskara eta hizkuntz-berdintasunaren aldeko politikak etengabe auzitan jartzen ari dela.
Erakundearen arabera, sententziaz sententzia euskararen ofizialtasuna bera "deseraikitzen" ari dira, "gaztelaniaren pribilegioa zalantzan jartzea justiziaren aurkakotzat jotzeraino".