Monbar Hoteleko atentatuaren 40. urterrenean, GALen lau biktimei omenaldi hunkigarria egin zaie ostegun honetan Baionan.
Senideek, erakundeetako ordezkariek eta talde memorialistek goizean lore eskaintza egin dute erasoaren lekuan, eta "egia, justizia eta erreparazioa" eskatu dute, oraindik erabat argitu gabeko kasua dela iritzita. Ekitaldi politikoa egin dute arratsaldean ere.