GUREAN GAUR

Isunak eskatu dituzte Korrikan migratzaileei lagundu zuten auzipetuentzat

Baionako auzitegiak zazpi lagunen aurkako epaiketa hasi du, 2023ko Korrikan migratzaileei Irun eta Hendaia arteko muga zeharkatzen laguntzea egotzita.
Frantziako Fiskaltzak 1.000 eta 1500 euro arteko isunak eskatu ditu sei akusaturentzat, eta gaitasungabetzea zazpigarren batentzat.