Udane Arbeo

Erraustegiaren isurketekin zerikusia duten hamazazpi arduradunek deklaratu beharko dute azaroan

Zubietako erraustegiarekin zerikusia duten hamazazpi zuzendaritza-kargudun eta teknikarik Donostiako Epaitegian deklaratu beharko dute azaroaren 4, 5 eta 6an, ikertu gisa, Arkaitzerrekako errekan egindako isuri toxikoengatik “ingurumenaren aurkako ustezko delitua” egotzita. GuraSOS elkarteak eman du zitazio horien berri. Inputatuen artean Ekondakin eta Ekobal enpresetako zuzendariak daude, erraustegiaren emakidaduna eta operatzailea, baita obra-ziurtagiriak eta -aktak ematen dituzten teknikariak ere.11