Arabako Aldundiaren arabera Fiskaltzari dagokio Bernedo udalekuetan gertatutako argitzea

Bernedoko udalekuetan gertatutakoa argitzea Fiskaltzari dagokiola adierazi du Ana del Val, Kultura eta Kiroletako Foru diputatuak Batzar Nagusietan egindako ezohiko batzorde batean. Kasua Gasteizko Instrukzio Epaitegiak ikertzen du eta azaldu dutenez, dagoeneko 17 salaketa jaso dituzte ustezko sexu-askatasunaren aurkako delituengatik.
Del Valek adierazitakoaren arabera, Aldundiak aurtengo irailera arte ez du udaleku horren berri izan eta “inoiz ez” dutela Foru Aldundian izena eman argitu du. Azaldu duenez, ama batek mezu elektronikoz udalekuan ustezko jarrera “desegokiak” ematen zirela ezagutarazi ostean familiekin batzartu ziren, dokumentazioa eskatu eta babesa helarazteko.