Jaizkibel Konpainiak gogor salatu du kapitaina bere etxeko atarian erasotua izan dela, eta irailaren 8an bertan, Konpainiako kide bat eta haren lagunek hitzezko zein eraso fisikoak jasan zituztela. Konpainia parekideak babes osoa adierazi die denei eta hartu nahiko lituzketen bideetan lagun izango dituztela esan du. Bestalde, harro daude Konpainiako kideek jaietan erakutsitako jarreraz: irmotasuna, errespetua eta duintasuna. Ildo horretan, konpainia babestera joan ziren kide guztiekin oso eskertuta daudela esan dute. Testuinguru horretan, gaineratu du espazioei eta batasun guneei uko egitea ez dela tentsioa jaistea. Jaizkibelek argi du, elkarbizitzaren garaia amaitzen ari dela eta eskubideen garaia irekitzen. Hori da konpainia parekidearen ibilbidearen oinarria.11