Jaurlaritzak hamar dokumentu eman dizkio Espainiako Gobernuari Gernikako Estatutua osatzeko

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eman dizkio indarrean dagoen legeriaren baitan, Gernikako Estatutua osatzeko landutako 10 proposamen. Horien artean dago interes orokorreko portuak bereganatzea. Alegia, Bilboko eta Pasaiako portuen kudeaketa bere gain hartzea. Pasaiaren kasuan haren titulartasuna ere eskuratu nahi du. Dokumentuak Espainiako Gobernuari entregatuta, orain hari dagokio transferentziak egikaritzea.