Mondragon Korporazioaren kide den Dikar konpainiak Ternua marka erosi du, “bere hazkundea bultzatzeko” helburuarekin. Konpainiak azaldu duenez, “erosketak lurraldearekiko konpromisoa eta euskal industriaren aldeko apustua sendotzen du”.
Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiak onartu du erosketa, eta aditzera eman dutenez, Ternuak beste eskaintza batzuk izan baditu ere, Dikar-en proposamenaren “arrakasta lurraldearekiko, pertsonekiko eta markaren etorkizunarekiko konpromisoa” azpimarratu dute.