Nafarroako Auzitegiak deuseztatu du atzerriko hizkuntzak euskararen gainetik puntuatzeko aukera

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo ditu atzerriko hizkuntzak — ingelesa, frantsesa edo alemana, esaterako — euskararen gainetik baloratzea ahalbidetzen zuten oposizio eta lehiaketa publikoetako merezimenduei buruzko foru dekretuaren bi artikulu.

ELA eta Steilas sindikatuek helegitea jarri zuten neurriaren aurka, eta dekretuak desberdintasun argia sortzen zuela salatu zuten: euskararen ezagutza tarte jakin batzuen bidez mugatzen zen bitartean, atzerriko hizkuntzek puntuak eman zitzaketen inolako murrizketarik gabe.