Elkarrizketa
Bego Atxa: “Ez dezagun ahaztu euskal presoak eskubidedun subjektuak direla"
Gatazkaren konponbideari dagokionez, Atxak "nolabaiteko geldialdia" gertatu dela adierazi du, "urruntze politikaren gainditzea" izan ostean, hori baitzen gizartearentzat "deigarriena eta gogorrena" zena. Hala ere, salbuespenezko politikak oraindik ere indarrean daudela ohartarazi du eta "euskal presoak ere eskubidedun subjektu diren" heinean, "legedia arrunta aplikatu behar zaiela" azpimarratu du Sareko bozeramaileak.
