Bilboko EH Bilduk etxebizitza eskubidea bermatzeko hainbat proposamen egin ditu urriko osoko bilkuran. Promozio berrietan etxebizitza babestuen erdia alokairuan izatea eta etxebizitza hutsa mobilizatzeko Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren errekargua gehiengora igotzea eskatu du, eta horretarako Bilboko Udalak egindako azken diagnostikoan oinarritu da.