Hamaikak bat egingo du Hego Euskal Herriko sindikatuek Palestinaren alde deituriko mobilizazioekin. Protesta eguna izango da webguneko eduki nagusia eta kazetariek lanuzteen eta hiriburuetako mobilizazioen berri emango dute hamaika.eus webgunean zein sareetan. 20:30etako albistegian ere horri buruzko informazioa soilik eskainiko da.
LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT, Etxalde eta HIRU sindikatuek hiru orduko etenak deitu dituzte eta mobilizazio nagusiak 12:30ean izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. ELAk, berriz, 11:30ean antolatu ditu protestak hiriburuetan.