IBMk IBM Quantum System Two ezarri du Donostiako Ikerbasqueren eraikin berrian. Horrelako beste bi ordenagailu bakarrik existitzen dira munduan: bata, New Yorken eta bestea, Tokion. Orain hirugarren bat instalatu dute Donostian, Europako lehenengoa.
Zertarako balio duen ordenagailu kuantiko honek? Bada, konpainiak orain arte garatu duen prozesadore kuantiko onenetakoa da. Etorkizunean eskalatu eta hainbat prozesadore integratzeko diseinatuta dago eta, beraz, mugarri teknologikoa da, erabilera-eskalako algoritmoak exekutatzeko aukera ematen baitu, simulazio klasikoaren gaitasunak gaindituta.
Teknologia kuantikoek gure egunerokoan eragingo dute, hala nola osasunean, farmako berrien garapenean, komunikazioetan, energian eta zibersegurtasunean.