Elkarrizketa

Koldo Saenz, LAB: “Gazako genozidioaren dimentsioak erantzun irmoa eskatzen du”

Koldo Saenz LABeko Nazioarteko Harremanetako arduraduna izan da Hamaikako platoan, sindikatuek urriaren 15 honetarako deituriko lanuzte orokorrari buruz hizketan. Greba deialdi honen xedea Gazako genozidioa salatzea eta Israeli boikota egiteko eskatzea da.

"Gazak eta Palestinak Badituzte jadanik bi urte genozidioa pairatzen", Saenzek gogorararazi duen bezala eta honen "dimentsioak" erantzun "ahalik eta bateratuena" eta "irmoena eskatzen zuela" adierazi du. Euskal Herritik "artikulaturiko erantzuna masiboa" izanik orain arte, "gehiengo politiko, sindikal eta sozialaren erantzuna", gizartean zegoen "klima" eta "testuinguruak" egoeraren "neurrira emandako erantzuna" eskatzen zuela azpimarratu du.